Inurri Antiespezista

Erabiltzailearen aurpegia inurriantiespezista 2019ko urriaren 23a



Animalien zapalkuntza eta esplotazioa ikusita, Inurri Antiespezista sortu dugu non, Tolosaldeko mugimendu antiespezistaz arduratuko garen. Nabaria da ingurune honetan hutsune handia dagoela animalien zapalkuntzaren inguruan eta beharrezkoa ikusi dugu Kimerak utzitako hutsunea betetzea lan honekin jarraituz.  

Geure helburuak argi ditugu, antiespezismoa borroka politiko gisa hartuta jendearen kontzientziazioa bultzatu nahi dugu eta norbanako orori antiespezismora gerturatzeko gonbitea luzatu, honekin batera Tolosaldean egiten diren ekintza espezistei erantzun tinko bat emateko prest gaude eta honetan jardungo dugu. Antiespeziston egoera kontuan hartuz, gainerako edozein kolektibo zapalduk gure laguntzarekin konta dezake arazo sozialei aurre egin diezaiegun, ezin baitugu antiespezismoa ulertu borroka hauek gabe. 
Gure ideologia politikoa, antiespezismoa, guztiz antikapitalista den ikuspegi batetik garatzen dugu. Animalia guztien zapalkuntzaren aurka ezartzen gara, giza-animaliei eta gizakizkoak ez diren animaliei inposatzen zaizkien eta sistematikoki erreproduzitzen diren botere jarrera guztien aurka gaude eta hauen aurka borrokatuko dugu. 

 Bidean ikusiko dugu elkar.

Gora Animalien Askapena!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!