Asteburu oparoa Intxurre Pilota Eskolarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2026ko apirilaren 7a

Aste Santuaren aurreko asteburuan emaitza nabarmenak lortu zituzten Intxurrekoek.

Batetik, Alegiako Elorri frontoian infantil 1 mailan txapela lortu zuten Markel Erauskinek eta Oier Bengoetxeak. Bestetik, Legazpin eta nagusi 1 mailan txapela lortu zuten Julen Oiarbidek eta Mikel Iturriozek; jokoetara izan zen eta Intxurrekoek 10-2 irabazi, 1-10 galdu eta 5-2 irabazi zuten. Azkenik, kadete 1 mailan Egoi Garaikoetxeak txapela lortu zuen Eizagirre lagun zuela 2 eta 1 Zestoakoen aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!