Intxurreko pilotariak, hainbat txapel lortuta

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2025eko ekainaren 20a

Gipuzkoako Lau eta Erdiko txapelketako bi finaletan izan dira, eta baita Oraintzungo pala txapelketan

Gipuzkoako Lau eta erdiko Txapelketan, jubenil lehen mailan finala jokatu zen Alegian eta Intxurreko Unax Madinak irabazi zion Lapkeko Perezi. Kadete bigarren mailan, berriz, Intxurreko Egoi Garaikoetxeak galdu egin zuen, 22-13. Partida gogorra izan zen, eta tanto batean bi pilotariek lurrean amaitu zuten.

Bestalde, Oiartzungo Pala Txapelketan, Intxurreko Haritz Zabalak hirugarren mailako txapela irabazi zuen 25-24ko emaitzarekin, Etxeberriarekin batera. Intxurreko Anne Agirrek eta Nagore Muruak txapela irabazi zuten txapelketa berean, 25 eta 17ko emaitzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!