Asteburu oparoa izan da Intxurreko pilotarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2025eko ekainaren 13a

Hainbat finaletan izan dira eta txapelak lortu dituzte.

Palaz, neska jubenilen 2. mailan, 5 ½ barruan txapela Lorea Luluagarentzat Hernanin jokatu diren finaletan, 25-17 irabaziz.

Palaz ere, mutil jubeniletan txapela Ibai Goitiarentzat eta txapeldunordea ere Intxurrekoa den Lander Isastirentzat. Ordizian jokatu zen finala.

Palarekin jarraituz, binaka Hernanin jokatu dan txapelketan Gorka Altunak eta Haritz Zabalak lortu dute txapela, 22-20ko emaitzarekin. Bi orduko partida izan da.

Eskuz, bi pilotari iritsi dira Gipuzkoako txapelketaren finalera. Kadete 2. mailan Egoi Garaikoetxea eta jubenil 1. mailan Unax Madina.

Eskuz ere, nesken alebin mailan, Barañainen jokatu den partidan Naikari Garcia txapeldunorde izan da partidu gogor baten ondoren, 18-17 amaituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!