Intxurreko mutilak ere Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan

Nola joan den astean neskak, Intxurreko jubenil makilako mutil pilotariak ere gomazko paletako Gipuzkoako Elkartearteko Txapelketa irabaztea lortu dute. Lander Isasti, Gailur Elduaien eta Ibai Goitia dira jokamoldeko Gipuzkoako txapeldu berriak.

Alegiako Intxurre pilotaleku eraberrituan jokatu da finala, igande goizean. Kadete mailako finala jokatu da lehenik, eta Ilunpe Elkarteko azpeitiarrak gailendu zaizkie Villabonako Behar Zanakoei.  Jubenil mailan, Intxurreko Lander Isasti eta Ibai Goitiak, Zumaiako Julen Martin eta Unai Ostolaza zituzten aurrean. Ligaxkan, Intxurrekoek amaitu zuen lehen postuan aipatutako biak eta Gailur Elduaienek, txandatuz, egindako lanari esker. Bik jokatu behar, ordea, eta aipatutako Isasti-Goitia bikoak jokatu du finala. Ez zegoen faborito argirik ligaxkan elkarren arteko partida Intxurrekoek irabazi bazuten ere, partidak hutsetik hasten dira-eta. Berdin samar joan dira lehen tantoak, baina poliki-poliki tartea egitea lortu dute Intxurrekoek eta baita handitzea ere. Beren konfiantza sendotzen joan hala hobera egin du beren jokoak eta, horrela, aurkarien etsipena areagotzen joan da. Azkenean, 25-15 Lander eta Ibairen alde, eta txapelak burura. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!