Luluaga-Ugartemendia txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2024ko azaroaren 9a

Gipuzkoako pilota elkarte arteko paleta txapelketako finalak jokatu dira gaur, Hernanin. Jubenil mailan, Intxurre taldeko Lorea Luluaga eta Ainhoa Ugartemendia altzotarrak izan dira txapeldunak.

Gomazko pilotako modalitateko hiru final jokatu dira: jubenilena, 2.mailako nagusiena eta 1.mailako nagusiena. 11:00etan hasi da jaialdia, eta lehen partidua jokatu dute Loreak eta Ainhoak. Villabonako Behar Zana taldeko Gaztañazatorre-Santano bikotea zuten aurrean. Sailkapen fasean  partidarik galdu gabe heldu dira altzotarrak finalera, eta beraiek ziren faboritoak. Ez dute hutsik egin. Markagailua aintzakotzat hartuta, erraztasunez gailendu dira: 30 eta 15 irabazi dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!