Larunbatean, EH Irekia txapelketa Ikaztegietan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2024ko otsailaren 22a

Larunbatean, 15:00etan hasita, emakumen Euskal Herriko Irekia paleta txapelketako sailkapen ligaxkako bost partidu jokatuko dira Ikaztegietako Galtzalde pilotalekuan. 

Pilota elkarteen laguntzarekin Euskadiko Pilota Federazioak antolatzen du txapelketa hau; paleta gomaz jokatzen da, eta hego Euskal Herriko emakume pilotari guztiei zabaldua da, lau mailatan banatuta: elitea, 1., 2. eta 3. maila.

Otsailaren 10ean eman zitzaion hasiera txapelketari, eta asteburu honetan jokatuko dira sailkapen ligaxkako azken partidak Gasteizen (Abetxuko), Aurizberrin, Mallabian eta Ikaztegietan. Larunbat arratsaldean, martxoaren 24, jokatuko dira partida guztiak;  arratsaldeko 3:00etan hasiko dira Ikaztegietakoak, eta eskualdeko sei bikote izango dira tartean. Hona partida egitaraua:

1.partida, 1. maila, Uxue Olano-Nagore Murua (Intxurre) eta Mazizidor-Kerejeta (Hernani A)

2.partida, 3. maila, Aldazabal-Aldazabal (Beharzana A) eta Zubiate-Fernandez (Hori Hori B)

3. partida, 3. maila, Lorea Luluaga-Ainhoa Ugartemendia (Intxurre) eta Lazkoz-Ganzarain (Gure Pilota A)

4.partida, 2. maila, Karrera-Aranburu (Beotibar B) eta Anne Agirre-Maddi Iturriotz (Intxurre)

5.partida, 2. maila, Balerdi-Lopetegi (Beotibar A) eta Iriondo-Tolaretxipi (Hernani)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!