Finaletik finalera. Ederra asteburua!

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2020ko martxoaren 5a

Finaletik finalera ibiliko gara Intxurreko pilotari batzuk, eta pilotazaleak, asteburu honetan: Anne Agirre eta Uxue Olanok bi jokatu beharko dituzte, eta beren banak Iker Zubeldiak eta Aratz Irazustabarrenak.

Ostiralean, martxoak 7, jokatuko dute Zarautzen Anne Agirre eta Uxue Olanok Gipuzkoko Udaberri txapelketako neska jubenilek paletako finala. Zumaiako Exaide-Azkue bikotea izango dute aurka; arratsaldeko 20:00etan hasiko dira partiduak, eta bigarrena jokatuko dute. Eta, egiten dutena egiten dutela, larunbatean, EH Irekia Txapelketako finala jokatzea joan beharko dute Mallabira; 16:00etan hasiko dira finalak, lau jokatuk dira, eta lehena jokatu beharko dute, Larrungo nafarren aurka. Bi partidu zail bezain eder jokatzeko.

Eta ordubete geroago hasiko dira, larunbatean 17:00etan, Donostiako Atano III. frontoian, Pilotarien Txokoa Txapelketako finalak. Bigarren partidua jokatuko du Iker Zubeldiak, 20 urtez azpikoetan; Zalakain oiartzuarra izango du lagun, eta Arrillaga zizurtarra eta Azkarraga elorrioarra arerio.

Baina ez dira hor bukatuko asteburuko lanak: Ikerrek-eta egiten dutena egiten dutela, Aratz Irazustabarrena sartuko da Atano III-eko kantxan Exposito astigarragarra aurrelari duela nagusien mailako txapela lehiatzera. Aurkariak, Santxo usurbildarra eta Aranguren donostiarra.

Finaletik finalera. Ederra asteburua!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!