Zubizarreta bergararra zuen bikote Etxeberriak, eta Arraiza donostiarra Tolosak. Partida oso lehiatua eta gorabeheratsua izan zen. Ordubete iraun zuen partidak. 12-17 aurreratu ziren galtzaile izan zirenak, baina luze egin zitzaien partida eta osoago iritsi ziren Arraiza eta Tolosa azken tantoetara eta buelta eman zien partidari 22-18 irabazteko eta finalerako txartela bereganazteko. Jaialdi berean jokatu zen lehen mailako finalaurrea ere: Arrieta eta Maddi Mendizabalek irabazi zieten Maider Mendizabal eta Badiolari, 22 eta 18.
Finalak, datorren ostiralean,otsailak 14, Zestuan jokatuko dira 19:00etan hasita. Lehen partida, bigarren mailan, Arraiza eta Maite Tolosak jokatuko dute Barrokal eta Agirreren aurka. Bigarrenean, lehen mailakoan, Arrieta eta Maddi Mendizablek Patri Espinar eta Nora Mendizbal izango dituzte aurrez aurre.