Erabaki dira XVIII. Gabonetako Pilota Topaketako finalak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2019ko abenduaren 29a

Ostegunean eta ostiralean sailkapen ligaxkak eta finalaurrekoak jokatuta, erabakita daude XVIII. Gabonetako Pilota Topaketako finalak. Bihar astelehena, abenduak 30, jokatuko dira Ikaztegietako frontoian aratsaldeko 16:00tan hasita.

Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako frontoitan pilotak harrriaren kontra ateratzen duen soinuak ez zuen etenik izan ostegun-ostialetako arratsaldeetan. Pilota-jolasaz gozatzea. pilotarako gogoa piztea eta zaletasuna indartzea da antolatzaileon asmoa, baina jokoa ere badenez, lehia, irabaztea ere nahi izaten da. Horretara aritu dira parte-hartzaile guztiak, 70, eta erabaki dira azken partidak. Astelehenean, abenduak 30, arratsaldeko 16:00tann hasita jokatuko dira finalak Ikaztegietako pilotalekuan. Hemen finalak jokatuko diren hurrenkeran:

Benjamin-txikiak: Anartz Estebez-Xuban Altuna // Aitor Arteaga-Uhaitz Aranbarri
Benjaminak: Oihan Gorosdtidi- Kizkitza Artza // Gailur Elduaien-Enaitz Galartza
Alebinak: Aitor Karrera-Ametz Gorostidi // Ibai Goitia-Martin Elola
Infantilak: Joanes Argote-Harkaitz Murua // Andoni Iturriotz-Ander Ruiz
Kadeteak-mutilak: Enaitz Artola-Eneko Gorostidi // Egoi Irazustabarrena-Beñat Gorostidi
Kadeteak-neskak: Anne Agirre-Ainhoa Ugartemendia // Araitz Astrain-Aisha Etxeberrria

Parte hartu duten pilotari guztiak daude gonbidatuak bertara; finalak jokatuta, urtero bezala, sari banaketa egingo da eta finalistek ez ezik parte hartzaile guztiek jasoko dute Topaketako egutegia eta saria eskualdeko pillotari ezagunenen eskutik. Ondoren, moladutsoa. Pilota-festa ederra izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!