Asteburu gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2018ko uztailaren 1a

Ekainaren azken eguna emankorra izan da Intxurreko pilotarientzat. IV. Ataria txapelketan lortutako emaitza onei, Enaitz Aizpitarte altzotarrak Gasteizko Lakua Txapelketan irabazitako txapela gehitu behar zaio.

Goizean jokatu ziren Amezketan IV. Atariako txapelketako finalak. Intxurreren inguruan dabiltzan hainbat pilotari aritu ziren lehian emaitza ezin hobeak lortuz: alebinetan eskuz, Unax Gorostiaga altzotarrak txapela irabazi zuen Ander Ruiz amezketarrarekin. Infantiletan, palaz, Intxurreko lau pilotarien arteko lehia izan genuen, eta Ane Ugartemendia altzotarrarentzat eta Anne Agirre alegiarrarentzat izan ziren txapelak; zorionak beste bi finalistei ere, Eneritz Agirre eta Ainhoa Uzkudun altzotarrei. Kadete mailan, palaz, Maddi Iturrioz Intxurreko okalari Txaramarrak eta Herreroasteasuarrekin irabazi zuten. Emaitza bikainak eskualdeko txapelketa garrantzitsuena den honetan.

Arratsaldean, berriz, Enaitz Aizpitarte altzotarrak eta Ander Biain oñatiarrak Gasteizko Lakua txapelketako promesa mailako finala jokatu zuten Canabal-Cordon bikote nafarraren aurka. Finalak irabaztea ez da erraza izaten, baina lortu zuten oraingoan, eta bietako batek, Enaitzek jantzi zuenak, Intxurrerako bidea hartu zuen. Balioa areagotzen du aurkarien mailak.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!