Hirurogeita bi partida jokatu dira guztira bi egun hauetan. Altzoko fr:ontoian alebin mailan jokatu diren finalaurreetako bateko irudia duzue argazkikoa. Hemen bezala aritu dira Alegia, Amezketa eta Ikaztegietan. Hauek izango dira, Altzon larunbatean jokatuko diren finalak, dagokien ordenean:
Txikienetan: Aratz Azpilgain-Egoi Garaikoetxea eta Urtzi Telleria-Ohian Gorostidi
Benjaminetan: Aitor Karrera-Martin Elola eta Husain Mahayub-Oinatz Goñi
Alebinetan: Chafei Mahmoud-Harkaitz Murua eta Araitz Astrain-Ander Ruiz
Infantiletan: Andoni Iturrioz-Ugaitz Mujika eta Ander Balerdi-Janitz Fernandez
Infantiletan: Iradi Uria-Ainhoa Uzkudun eta Aisha Etxeberria-Ane Ugartemendia
Kadeteetan: Unai Altuna-Iker Murua eta Aitor Galartza eta Sergio Mañoso
Esan bezala, finalak goizeko 10:30etan hasiko dira. Hauek bukatuta, sariak banatuko dituzte Altzoko pilotaren historiako protagonistetako batzuk: finaleko jokalariei garaikurrak eta, guztiei, saritxo bana eta lehen egunean ateratako argazkiarekin egindako egutegia banatuko zaie.
Hori eginik, Altzoko Guraso Elkarteak hamiketako banatuko die partaide guztiei, eta honela emango zaio amaiera Gabonetako Pilota Topaketa honi eta Altzoko frontoiaren urtebetetze ospakizunari.