Hamahiru partidu eta finala

Intxurrek etxean jokatu beharreko partidak hamahiru dira eta ostiralez izango dira hiru frontoi desberdinetan. Bestalde larunbatean goizeko hamaiketan Zumarragako frontoian jokatuko da Nagusien lehen mailako finala. Bertan Intxurreren izenean Xabi Zubiria eta Aratz Irazustabarrena arituko dira.

Zumarragako Beloki pilotalekuan izango da finala goizeko 11:00etatik aurrera:  Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuz binakakoa da, eta lehenengo aldiz Intxurrek jokatu ahal izango du. Final erdietakoa eta ohorezko mailara igotzea ziurtatzen duena pasa den asteburuan jokatu zuten Alegian eta 22-10 irabazi zuten Hernanikoaren aurka. Asier Artola, Xabi Zubiria eta Aratz Irazustabarrena aritu dira txapelketa hau jokatzen eta azken bi hauek ekingo diote finaleko tarteari. Aurkariak berriz Azpeitiako Ilunpe aldekoak izango dituzte: Egiguren - Salegi bikotea.

Bestalde etxeko partidei dagokionez guztiak ostiralean jokatuko dira  Intxurre taldean ohikoak diren hiru frontoietan. Ikaztegietan 18:15etatik aurrera hiru partida jokatuko dira. Binakakoak hirurak, lehenengo bietan jubenil mailako neskak paletaz eta hirugarrenean mutilak eskuz nagusi mailan. Altzon eta Alegian ordu berean, 18:30ean, hasiko dira, guztiak mutilen partidak: Elorri pilotalekuan buruz buruko sei neurketa. Hiru alebin mailakoak eta hiru infantil mailakoak eta Altzo muinon lehen biak izango dira buruz burukoak eta ondoren binaka eskuz kadeteak eta nagusiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!