Emakume Pilotariak Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko azaroaren 8a

Emakume Pilotari Txapelketako ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko da larunbatean, 16:00etan hasita, Alegiako Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako pala jokalari onenetako batzuk ikusteko aukera izango da bertan.

Urriaren 28an eman zitzaion hasiera txapelketari Astigarragan, eta joan den astean jokatu zen ligaxkako bigarren jardunaldia Zizurkilen. Ligaxkaren erdian kokatzen da aste honetan txapelketa, eta larunbatean jokatuko da hirugarren ekitaldia Alegiko Elorrin, esan bezala arratsaldeko 16:00etan hasita.

Pilotariek banan banan ematen dute izena txapelketa hau jokatzeko, eta Gipuzkoako Pilota Federazioko arduradunek egiten dituzte bikoteak, bi mailatan banatuta; bikote oso parekatuak osatu dituzte, orain arteko emaitzek erakusten dutenez. Intxurreko lau pilotari hari dira jokatzen: Mari Murua altzotarra lehen mailan, eta Ainhoa Ontsalo alegiarra eta Naroa Olano eta Sara Agirre altzotarrak bigarrenean. Ainhoa Garmendia alegiarra ere ari da parte hartzen, baina aste honetan atseden hartzea agindu dio partida egutegiak.

Bost partida jokatuko dira, 16:00etan hasita:

Larrarte-Maiza / Irazustabarrena-Murua (1.maila)

Galarreta-Agirre / Olano Irigoien (2. maila)

Ontsalo-Lasarte / Etxegia-Lopetegi (2. maila)

Otaegi-Erasun / Galdos-Eizmendi (1. maila)

Tejedor-Mungia / Rodas-Beldarrain (2. maila)

Aukera polita emakume pala-jokalari hauen joko onaz gozatzeko.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!