Nagusiko lehen mailako Gipuzkoako finalerdia Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko azaroaren 2a

Finalerdia jokatu eta lehen mailatik ohorezkora igotzeko aukera izango du ostiral honetan Intxurre taldeak. Hernaniren aurka izango da, eta Xabi Zubiria berrobitarra eta Aratz Irazustabarrena alegiarra izango dira partiduari aurre egin beharko diotenak. Horretaz gain beste hamabi partidu daude etxean jokatzeko.

Arratsaldeko sei t`erdietan hasiko dira partidak Alegiako frontoian eta finalerdia hirugarrena izango da. Nagusien lehen mailako partida da eta irabazleak gainera ohorezko mailara igoko dira, urtero bik egiten dutelako salto hori. Hiru pilotari aritu dira Intxurreren izenean txapelketa hau jokatzen. Finala jokatuko duten Xabi Zubiria eta  Aratz Irazustabarrena, eta Asier Artola amezketarra.

Aurretik buruz buruko  bi partidu alebin mailakoak eta ondoren beste bi, banaka baita ere, baina infantilak izango dira. Eta horiez gain Ikaztegietan lau partida egongo dira eta Altzon beste lau. Guztira hamahiru etxean jokatu beharrekoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!