Lehen boteak denboraldi berrian

Asteburu honetan emango zaio hasiera pilotako denboraldi berriari. Egia da han hemenka jokatu diren hainbat txapelketek ia etenik gabe uzten duela pilotaren jarduna, baina federazioaren txapelketari dagokionez oraintxe hasiko da berria. Etxean jokatzeko lau partida ditu Intxurrek asteburu honetan eta denak Alegian jokatuko dira.

Ostiralean arratsaldeko zazpietan hasiko dira partidak Elorri pilotalekuan. Unai Altuna alegiarrak eta Amets Uzkudun altzotarrak bikotea osatuz emango diete hasiera kadete mailan.

Bigarren partida nagusien mailakoa izango da paletaz eta bertan, bi altzotar, Mari Murua eta Sara Agirre arituko dira lehian Su-berri taldeko bikotearen aurka. Eta ostiralekoa bukatzeko Intxurre taldeko bi bikotek elkarren aurka aritu beharko dute. Nagusien mailakoa eskuz izango da hau, eta bertan Julen Oiarbide eta Ander Jauregi, Gorka Altuna eta Amaiur Alberdiren kontra arituko dira.

Larunbat goizean berriz partida bakarra izango da. Alegian goizeko 10:00etatik aurrera. Nagusien lehen mailako partidan Xabi Zubiria berrobiarrak eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak osatzen duten bikoteak Tolosa-Aurrerakoei aurre egin beharko die.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!