Alegiako festetako txapelketa ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko ekainaren 14a

Jubenil eta afizionatu mailan jokatuko da Alegiako Pilota Txapelketaren zazpigarren ekitaldia eta ostiral honetan izango dira festetan jokatuko diren finaletako txartelak lortzeko lehen bi partidak.

Elorri pilotalekuan, 22:00etan hasita lehengo jubenilek jokatuko dute binak. Eta urreko kuadroetan bi alegiar izango ditugu Iker Arandia eta Julen Oiarbide. Arandiak asteasuar bat izango du atzealdean, Elizegi (Etxeberria iragarrita zegoen baina aldaketa egon da) eta  Oiarbidek Zubeldia amezketarra.

Bigarren partida afizionatuena izango da eta bertan Eneko Labaka eta Aratz Irazustabarrena Peru Labakaren eta Santxezen aurka ariko dira. (Hemen ere Garmendiaren baja aipatzekoa)

 Hurrengo finalerdiak ekainaren 30ean izango dira eta finalak osatu ostean, hauek festatan. Uztailaren 15ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!