Sailkapen estua izatea espero da Altzo eta Zizurkilen arteko hau. Altzon jokatuko da lehen asaltoa. Bigarren itzuliari begira, abantaila lortzea izango da bi taldeen helburua. Etxean jokatzeak duen abantaila, frontoi ezaguna eta herritarren babesa, altzotarrena izango da lehen itzuli honetan.
Aldez aurreko aldea karga gabeak, faboritorik gabeak, sumatzen dira kadete eta jubenil mailako partidak: bi taldeek bikote onak dituzte, eta edozeinen aldera eror daiteke balantza pilotarien egunaren arabera. Kadeteetan, bi aurrelari on izango dira aurrez aurre, Iker Zubeldia eta Xabier Lasa; atzeko koadroetan agintzen duenak izango du aukera gehien, eta konfiantza ematen du Pello Olanoren joko boladak. Jubeniletan, Ander Zubeldia eta Enaitz Aizpitarte altzotarrak - azken hau moralez gainezka etorriko da asteartean Urretxun egin zuena eginda, 18ra izanik partida, 5-17 galtzen joan eta 18-17 irabaztea lortu baitzuen Orbegozoren aurka, buruz buru - eta Julen Alberdi eta Mikel Arrate zizurkildarrak izango dira aurrez aurre, indarra eta abilidadea; lan asko eta ona egin beharko du irabazi nahi duenak.
Nagusien mailan, kategoriako aurrelari trebeenetakoa zizurkildarra da, Peru Labaka, eta luzimendurako aukera gutxi izango dute altzotarrek ziurrenera, baina etsi gabe plazaratuko gara.
Partidak amitutakoan elkarrekin bazkalduko dugu bi taldeek Elordi Elkartean.