Asteburu bete-bete-betea

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko maiatzaren 10a

Larunbatean, 18:00etan hasita, ALTZO eta BIDANIA-GOIATZ herrien arteko itzulerako partidak jokatuko dira Bidaniko frontoian. Eta igandean Hernanin, 11:00etan hasita, INTXURRE eta PAGAZPE Elkarteen arteko kanporaketa. Hauez gain, ostegunetik hasi eta egunero, Udaberri dela, Ataria dela, Josetxo Ezkurra sariko finalaurrekoak direla, partida sail ikaragarria daukate gure neska eta mutilek.

Altzo eta Bidania-Goiatzen arteko bueltako partidak larunbatean jokatuko dira Bidabiko frontoian. 18:00etan hasiko da pilota ekitaldia. Altzo ordezkatuz lehen jardunaldian aritu ziren berak arituko dira: Iker Zubeldia eta Pello Olano kadeteetan, Ander Zubeldia eta Enaitz Aizpitarte jubeniletan, eta Aitor Murua eta Unai Mujika nagusietan. Balantza oso bere aldera dute altzotarrek joanekoetan kadete eta jubenilertan nagusitasunez irabazita, 22-5 irabazi zituzten biak, baina fidakaitz joango dira Bidanira: frontoi berezia da Bidanikoa ere, motz antxa eta zoru oso lehunekoa, eta horren ezagutza aprobetxatu nahiko dute bidania-goiaztarrek. Argazkian, bi taldeek elkarturik ateratako argazkia.

Igandean, goizeko 11:00etan Usurbilgo Pagazpe Elkartearen aurkako izango dute gure mutilek. Azken orduko aldaketarik izan ezean, Usansolo kanporatu zutenek ordezkatuko dute berriro taldea: Zubeldia-Olano kadeteetan, Zubeldia-Aizpitarte jubeniletan, eta Artola-Irazustabarrena nagusietan.  Pagazpe gaur egungo Pilota Elkarte indartsuenetakoa da, beraz, oso kanporaketa zaila daukagu jokatzeko. Pilotari bikainak dituzte maila guztietan, baina ez gara etsita joango. Aukera ona da goi-mailako sailekoekin aritzeko eta motibagarria aldi berean. Gauzak ondo bidean, lanak emango ditugu, batik bat kadete eta jubenil mailakoetan. Ez goaz etsita, ezta gutxiagorik ere!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!