Altzo eta Bidania-Goiatz aurrez aurre

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko maiatzaren 4a

Asteburu honetan ematen zaio hasiera Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketari. Altzo eta Bidania-Goiaz izan dira zoriak aurrez aurre jarri dituenetakoak lehen kanporaketa honetan. Altzon jokatuko dira lehen itzuliko partidak, larunbatean, 17:00etan hasita.

Karitateko Benta (Asteasu-Zizurkil) eta Erniarraizko (Azpeitia) bertsolariak beren arteko lehian ari diren bitartean Alegiako Elorrin, Bidania-Goiatz eta Altzoko pilotariak jo eta su ariko dira Altzo Muinoko frontoian; bertso doinu eta pilota soinu, herria herriaren kontra, joko eta jolas.

Hiru mailatan jokatzen da txapelketa (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), eta kartelean ageri dira Altzoko taldea osatzen duten 8 pilotariak. Ezkerretik eskuinera, pikotxean: Xabat Artola, Amets Uzkudun (inafantil mailakoa oraindik), Pello Olano eta Iker Zubeldia; eta zutik, Ander Zubeldia, Unai Mujika, Aitor Murua eta Enaitz Aizpitarte. Lehen jardunaldi honetan, Iker eta Pellok osatuko dute kadete mailako bikoa, Ander eta Enaitzek jubeniketakoa eta Aitor eta Unaik nagusi mailakoa.

Bigarren aldia da altzotarrek parte hartzen dutela txapelketa honetan, esperientzia luzeago dude bidania-goiaztarrek, eta bigarren sailkapen fasera urratsa egitea dute helburu bi taldeek. Joan den urtean, bere lehen parte-hartzean, Donostiaren aurka lehiatu behar izan zuten altzotarrek eta ez zuten kanporaketa hau gainditzea lortu, eta horixe da lehen helburua: hurrengo sailkapen lehian sartzea. Bi itzulitara jokatzen da kanporaketa, beraz, ez da erabakita geratuko Altzon. Neurketa estua espero da. Hona begira egongo dira irabazlearen hurrengo aurkariak, zizurkildarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!