Kadeteek emaz zieten hasiera ekitaldiari. Julen Azkueta-Julen Olabarrik (Usansolo) eta Iker Zubeldia-Pello Olanok (Intxurre) oso partida lehiatua eta gogorra jokatu zuten: 0-4 galtzen hasi ziren altzotarrak, Iker eta Pello, baina lehen tantoa egin orduko pilota aldatu eta 12-4 jarri ziren aurretik; hemendik aurrera asko gogortu zen partida eta 15, 16 eta 17nako berdinketak etorri ziren. Azken txanpa, ordea, altzotarren aldekoa izan zen eta zuzenean joan ziren 22ra. 22 eta 17, eta lehen puntua Intxurrerentzat.
Jubenilen artekoa oso desberdina izan zen. Ander Zubeldia-Enaitz Aizpitartek (Intxurre) 22-7 irabazi zieten Asier Orue-Alvaro Ruizi (Usansolo). Aparteko partida jokatu gabe, erraz gailendu zitzaizkien altzotarrak Usansoloko mutilei.
Aurreko bi emaitzekin, nahikoa zuten Intxurreko nagusien bikoteak 2 tanto egitea hurrengo fasera sailkatzeko. Serio ekin zioten partidari Asier Artola amezketarrak eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak, eta berehalaxe lortu zitzuten behar ziren bi tantoak. Handik aurrera, estua izan zen partida lehen hamarkadara arte. Gero, ordea, Usansoloko Artutxa Atutxa eta Jokin Gonzalezek, maila honetan denboa gehago daramaten mutilak izanik, beren esperientzia erakutsi zuten, eta erraz iritxi ziren 22ra. 22 eta 12 amaitu zen partida.
Usurbilgo Pagazpe izango du Intxurrek hurrengo lehiakidea. Euskal Herriko talde indartsuenetakoa da hau, baina ahaleginduko gara bidea zailtzen.