Berria Txapelketa: Intxurre-Usansolo

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko apirilaren 27a

Ostegunetik larunbatera Udaberri Txapelketako partida ilara luzea jokatu ondoren, Berria Txapelketako kanporaketa jokatuko dute Intxurreko pilotariek Usansoloko pilotarien aurka: astelehenean, maiatzaren 1ean 11:00etan, Alegiako Elorri pilotalekuan. Gero, arratsaldean, Iñaki Artolaren partida... Pilota egun ederra. Aze eguna!

Pilota Elkarteen artean jokatzen da txapelketa hau. Hiru bikotek ordezkatzen dute Elkarte bakoitza, maila desberdinetan: kadeteak, jubenilak eta nagusiak. Lehen kanporaketa honetan, bizkaitarrak ditugu aurkari, Usasonloko Pilota Elkartekoak hai zuzen.

Intxurre ordezkatuz, kadeteetan, Iker Zubeldia eta Pello Olano altzotarrak ariko dira; jubeniletan, beste bi altzotar, Ander Zubeldia, Ikerren anaia, eta Enaitz Aizpitarte; nagusietan, berriz, Asier Artola amezketarra eta Aratz Irazustabarrena alegiarra.

Eguardiko 11:00etan hasiko da pilota ekitaldia eta hiru partida jokatuko dira gazteenegandik hasita. Emaitza onena lortzen duen elkartea sailkatuko da hurrengo kanporaketerako. Altzo, Alegia, Ikaztegieta eta inguruko pilotazale guztiak gonbidatuak zaudete. Saski bat ere zozketatuko dugu etortzen zaretenon artean. Etorri ahal duzuenak, maila oneko partidak ikusteko aukera izango duzue, eta gogotik eskertuko dute pilotariek zaleon berotasuna.

Gero, arratsaldean, Eibarrera begira jarriko gara, Iñaki Artolak eta Irribarriak jokatuko duten partidari begira; bertara ere joango gara batzuk. AUPA IÑAKI!!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!