Dozena partida ostegunen hasita

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko apirilaren 26a

Lau t`erdian eskuz hiru partida jokatuko dira Alegiako frontoian ostegunez, nagusi mailakoak eta Altzon ostiralean eta larunbatean eta berriro Alegian ostiralean, guztira hamabi partida jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek etxean.

Bete betea dator asteburua eta horregatik edo, partidak ostegunean hasiko dira Alegiako Elorri pilotalekuan. Lau t' erdian jokatzen ari dira mutilak eta nagusi mailakoak izango dira lehen partida hauek. Uxer Mozo, Haritz Zabala eta Aratz Irazustabarrena izango dira etxeko taldeko protagonistak.

Ostiralez Altzoko eta Alegiako frontoiak beteko dira eskuko partidaz. Nagusiak eta lau t`erdian jarraituko dute Alegian seiak eta laurdenetik aurrera. Asier Artolak, Egoitz Gorostidik eta Amaiur Alberdik jokatuko dute. Laugarren partida bertan behera geratuko da Gorka Altunaren aurkaria ez delako etorriko. Eta Altzon berriz 19:00etan hasita, infantilen binakakoak: Unai Altuna eta Amets Uzkudun Lazkaokoen aurka eta Haritz Esteban eta Egoi Irazustabarrena Tolosakoen aurka..

Eta Altzon baita ere baina larunbatean neskan partidak izangodira. paletaz jubenil mailan: Iturbe - Zhang, Bach - Agirre eta Bach - Beloki hiru partidetan hurrenez hurren.

Bada nun gozatua!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!