Maialen Senperena Txapeldun Euskal Herriko Irekian, lehen mailan
Ostiralean, Mallabian, Euskal Herriko irekiko lehen mailako txapela jantzi zuen Maialen Senperena abaltzisketarrak; berak eta Amaia Araiztegik 25 eta 23 irabazi zieten Janire San Sebastian eta Itxaso Erasun zizurkildarrei. Partida ona jokatu zuen Maialenek eta bere sendotasunean oinarritu zen bikote honen garaipena: oso huts gutxi egin zuen, ondo eutsi zion Erasunen jokoari, eta min egin zuen txokora eta bi-hormarako jokaldiekin. Partida hasieran abantaila handia lortu zuten irabazle izango zirenek, 9 tantokoa aldea zuten partida erdirako, baina hemendik aurrera gauzak estutzen joan ziren, batik bat, Itxaso Erasunen leihakortasun eta joko hausartagatik. Erasunek, zorte txarra, sakea gokiko txapara joz eman zion amaiera partidari.
Enaitz Aizpitarte, jubeniletan, azpitxapeldun eta Murua, benjaminetan, txapeldun Zizurren
Larunbatean eguartean Zizur Nagusiko Txapelketako finalak jokatu ziren, buruz buru lau terdiaan. Han ziren bi altzotar: Harkaitz Murua benjamin bigarren urtekoen mailan, eta Enaitz Aizpitarte jubenil bigarren urteko mailan. Harkaitzek txapela jantzi zuen Rekalde nafarra (Oberena-Iruñea) 16-13 mendean hartuta. Enaitzek, berriz, ezin izan zuen mendean hartu Uribe arabarra (Txukun Lakua - Gasteiz), 18-11 galdu zuen, eta azpitxapeldun tituluarekin konformatu behar izan du oso txapelketa ona jokatu eta gero.
Zubeldia - Jauregi trinketeko Gipuzkoako azpitxapeldun jubenil mailan
Larunbatean arratsaldean jokatu ziren Irurako trinketean Gipuzkoako Elkartearteko Txapelketako final batzuk. Horietako bat, jubenil mailakoa, jokatu zuten Ander Zubeldia altzotarak eta Ander Jauregi tolosarrak. Cuevas-Azkoitia bikote azkoitiarra zuten aurkari eta berauek izan ziren garaile 40-30. Gure pilotariek txapelketa bikaina jokatu dutela esan behar da, kontuan izatekoa baita lehen aldia zela trinketean jokatzen zutena eta oso entrenamendu saio eta eskarmentu gutxirekin sartu drela lau horma, teilatutxoa eta sarearen pilota mndu bihurrira. Oso modalitate desberdina da ohituak dauden ezker-hormarekiko.