Maialen Senperenak EH Txapelketa Irekiko finala jokatuko du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko martxoaren 3a

Maialen Senperena abaltzisketarrak, Amaia Araiztegi mallabiarrarekin, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko lehen mailako finala jokatuko du gaur, 19:00etan, Mallabiako frontoian.

Soinua ez ezik, artista da Maialen Senperena pilota palaz astintzen ere. Amaia Araiztegi aurrelari mallabiarra lagun duela, Intxurreko pilotariak, Janire San Sebastian eta Itxaso Erasunek osatutako bikote zizurkildarra izango du aurkari. Partida borrokatua izango da ezpairik gabe. Eskualdeko zaleontzat urruti samar dago Mallabia bertaraino joateko, baina inor animatzen bada, ez da damutuko. Dena dela, gaur bertara joan ezin eta ikustego gogoz geratzen denak, bihar, larunbata, 12:00etan izango du aukera, ETB4 telebista kanalean.

Partida ona eta ikusgarria atera dadila eta merezi duenak irabaz dezala!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!