Bi aukera ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko otsailaren 16a

Ikaztegietara zein Alegiako frontoietara joan daiteke asteburu honetako partidaz gozatzera. Sei t´erditan hasiko dira Ikaztegietan eta ordulaurdenbat beranduago Alegian

Ikaztegietan beraz sei t`erdietatik aurrera hiru eskuzko partida izango dira, bikote mutilak hirurak. Hasteko infantilak, gero kadeteak eta bukatzeko nagusiak.

Eta Alegian zazpiak laurden gutxiagotan ekingo zaio jaialdiari. Lehenengo partidan neskak paletaz arituko dira.  Elkarren aurka jokatu beharko dute Intxurreko bi taldek beraz lau pilotariak klub berekoak izango dira norgehiagokan. Bigarren partida eskuz izango da eta bertan nagusi kategoriko mutilek "Beloki" Zumarragako taldekoen kontra egin beharko dute eta bukatzeko hirugarren partida ere eskuz izango da baina banaka. Euskal Herriko liga jokatzen ari da Aratz Irazustabarrena eta "Danak Bat" taldeko pilotari bizkaitarrari egin beharko dio aurre Elorri pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!