Ostiralean Alegian eta larunbatean Ikaztegietan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko otsailaren 9a

Bi egunetan eta bi frontoietan jokatuko dira asteburu honetako partidak. Lehen mailako jubenilen hiru partida daude ostiralez Alegian eta bi kadeteena, lehena eskuz eta bigarrena Euskal Herri mailakoa paletaz, Ikaztegietan larunbatez.

Larunbaten Ikaztegietan jokatuko den bigarren partida paletaz izango da. Intxurreko neskek Mendillorri Iruñeako klubeko pilotariei egin beharko diete aurre Euskal Herriko Ligako partidan. Honen aurretik (goizeko11etan hasiko dira norgehiagokak) eskuz eta mutilak izango dute partida.

Eta bezperan, ostiralean beraz, Alegiako Elorri pilotalekuan Udaberri txapelketako hiru neurketa, hirurak jubenilak eta lehen mailan. Alegiako saioa arratsaldeko 19.00etan hasiko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!