Udaberriko txapelketak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2017ko urtarrilaren 12a

Zortzi partida izango dira aste honetan. Lau ostiralez Alegian eta beste lau larunbatez Ikaztegietan. Guztiak eskuz eta guztiak mutilenak. Binaka horietako zazpi, eta Euskal Ligako buruz burukoa bestea.

Intxurreko mutil pilotari gehienak binakako partidetan hasiko dira aste honetatik aurrera eskuz. Udaberriko txapelketa hasten da.

Bi edo hiru pilotariko taldek egin dituzte (hirukoek txandatuz jokatu beharko dute) eta kategori bakoitzean bizpahiru talde aterako ditu Intxurrek.

Aste honetan bertan dira hastekoak eta etxean zazpi partida dira jokatzekoak.

Alegian eta Ikaztegietan izango dira. Alegian ostiral arratsaldez eta Ikaztegietan larunbat goizez. ostiralean beraz Elorri pilotalekuan lau partida izango dira. Txikienak emango diete hasera eta alebin mailan Enaitz Artolak eta Jon Zabalak osatuko dute bikotea Oreretako EPLE taldekoen aurka. Bigarren partidan eta infantil mailan Haritz Esteban eta Egoi Irazustabarrena ariko dira Hernanikoen aurka. Hirugarrenean Miguez (aurrelari gisa hasi dena) eta Enaitz Aizpitarte izango dira lehen mailako jubenilen kategorian Intxurre ordezkatuko dutenak. EPLE errenteriarrak, izango dituzte aurrean. Eta azken partida nagusiena izango da. Artola- Alberdi bikotea Azkoitikoaren aurka.

Ikaztegietak hartuko dio asteburuari txanda eta larunbat goizean 190:30etan hasita lau partida izango dira. Lehenengoa Euskal herriko Ligakoa izango da. Buruz burukoa kantxa osoan. Aratz Irazustabarrenaren aurka jokatzeko Amurrioko pilotaria inguratuko da bertara. Hurrengo partidak Udaberriko txapelketakoak izango dira bi kadeteenak:  Ruiz-Artola eta Zubeldia-Olano eta azken partida jubeniletakoa. Hemen talde bereko bi bikote arituko dira elkarren kontra “Intxurre 3” ordezkatuz Jauregi-Zubeldia eta “Intxurre 2”aren izenean Arandia-Plazaola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!