Antolatzaileok aurreikusi bezala gauzatu dira astelehen eta astearteko asmoak. Ehun pilotari aritu dira eginahala betean, eta 78 partida jokatu: 28 jokatu diztuzte txikienek eta benjaminek Alegian, 30 alebinek Altzon, 8 infantilek Amezketan eta 12 kadeteek Ikaztegietan.
Hauek izango dira Amezketan, ostiralean, jokatuko diren azken partidak:
Txikienetan: Uxue Alustiza-Enaitz Galartza / Xabat Estevez-Aitor Karrera
Benjaminetan: Hodei Goikoetxea-Harkaitz Murua / Oier Landa-Oinatz Goñi
Alebinetan: Ibiur Etxeberria-Ander Balerdi / Mikel Olano / Ugaitz Mujika
Infantiletan: Sidihamed Brahim-Amets Uzkudun / Unai Altuna-Iker Murua
Kadeteetan: Ioritz Ugartemendia-Iker Zubeldia / Eñaut Agirrezabala-Pello Olano
Sari banaketarekin (tokiko piotari ezagunen eskutik jasoko dituzte) eta Amezketako Guraso Elkartekoek prestatutako meriendarekin emango zaio amaiera ekitaldiari. Sari bereziak jasoko dituzte finalistek, baina beren oroigarri jasoko dute partaide guztiek ere; merienda, noski, denentzat izango da.
Urtero bezala, frontoia betea (argazkian Ikaztegiegietako harmailak igaz) eta giro polita izango da, seguru!