Gaur hasiko da XV. Pilota Topaketa

Gaur emango zaio hasiera XV. Gabonetako Pilota Topaketari eta Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bedaio, Ikaztegieta eta Orendaingo ehun pilotari txiki eta gaztetxoak, 7 eta 15 urte bitartekoak, ikusiko ditugu gustatzen zaiena egiten: pilotan! Ostiralean, abenduaren 30ean, Amezketan bukatuko da aurtengoa, arratsaldeko 16:00etan hasiko den ekitaldian..

Hamabost urtez jarraian antolatuko da topaketa hau. Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bedaio, Ikaztegieta eta Orendaingo neska-mutilek parte har dezakete, eta Intxurre Pilota Elkarteak antolatzen du inguruko herrietako Guraso Elkarteen laguntzarekin. Helburua, pilotazaletasuna ereitea eta neska-mutilei egitea gustatzen zaiena egiteko aukera ematea.

Lehenik, gaur 15:30etan, Alegiako frontoian elkartuko dira partaide guztiak argazkia ateratzea; argazki honekin egindako egutegia banatuko zaie azken egunean guztiei beste origarritxo batekin. Argazkia aterata, txikienak Alegian bertan geratuko dira eta alebinak Altzora, infantilak Amezketara eta kadeteak Ikaztegietara joango dira elkarren arteko partidak jokatzera.

Pilota goxoekin arituko dira guztiak eta txapelketa egitura duenez topaketak, gaur eta bihar, asteartea, aipatutako frontoitan ligaxkak eta finalaurrekoak jokatuko dira. Abenduaren 30a izango da azken festa eguna, finalak, sari banaketak eta merienda egingo dena, Amezketan egingo da, 16:00tan hasita.

Argazkian duzue joan den urteko sarituen argazkia.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!