Ostiralean bi final Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko abenduaren 14a

Gipuzkoako txapelketako finaletara iritsi dira INTXURRE taldeko pilotariak. Paletaz jubeniletan lehenengo mailako eta bigarren mailako finaletan neurtuko dituzte indarrak. Biak ere Alegiako Elorri frontoian jokatuko dira ostiralez.

Itxaso Aramendik eta Ane Esnaolak osatzen duten bikoteak bigarren mailan, eta Naroa Olanok eta Sara Agirrek osatzen dutenak lehen mailan Gipuzkoako finalak jokatu dituzte asteburu honetan.

Bi partidak Alegian izango dira zortzitatik aurrera. Lehengo bigarren mailakoak, Bergarako taldearen aurka eta bigarrenean lehen mailako finala Anoetako Su-Berri taldeko pilotarien aurka.

Gainerantzeko partidak, mutilenak eskuz banaka igandez jokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!