Asteburuko kartelera

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko azaroaren 24a

Guztira zortzi partida izango dituzte Intxurreko pilotariek etxean aste honetan. Binaka paletaz arituko dira neskak eta buruz buru eskuz mutilek. Hiru frontoietan, Alegian, Ikaztegietan eta Altzon jokatuko dira

Alegiako jaialdiak emango dio hasera asteburuari ostiralean 18:45ean. Alebin mailako Jon Zabalak jokatuko du eskuz buruz buru eta ondoren jubenilen txanda izango da. Paletaz jokatuko duten neskak hauek izango dira. Aramendi-Esnaola bikotea Bergararen aurka, Zhang eta Agirre Mundarroren aurka eta azken partidan lehenengo mailako Olano eta Agirrek Su-Berri izango dute aurkari.

Ostiral horretan, azaroaren 25a, Ikaztegietan ere izango dira bi partida, mutilenak buruz burukoak eta eskuz. Lehenengoan Pello Olano kadetea eta bigarrenean Ander Zubeldia jubenila.

Larunbaterako geratzen dira beste bi eta hauek Altzon jokatuko dira. Biak ere alebin mailakoak: Ander Iturrioz Bergarakoaren aurka eta Eñaut Otegi Oiartzungo Oiarpeko pilotariaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!