Frontoi osoko buruz buruko bi partida izango dira ostiralean 19:00etan hasita Alegiako Elorri pilotalekuan.
Lehenengoa jubenilena eta bertan Enaitz Aizpitarte altzotarrak neurtuko ditu indarrak azkoitiko Aitor Oteizaren aurka.
Eta bigarren partidan Aratz Irazustabarrena alegiarrak jokatuko du Intxurreren izenean, aurkari Aurrera-Tolosa taldeko Sanchez izango duelarik.