Hamar partida hiru frontoietan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko azaroaren 9a

Ostiralean Alegian eta Ikaztegietan izango dira partiduak zazpiak laurden gutxitan hasita. Eta Altzon larunbatean lauretan.

Paletaz, jubenil nesken bost partida daude etxean, eta horietako hiru alegian ostiralez jokatuko dira: bigarren mailan L.Zhang eta M. Agirre Hernanikoen aurka, N. Ormaetxea eta A. Beloki Bergarakoen aurka , eta lehenengo mailan N. Olano eta S. Agirrek Hernanikoei egingo diete aurre. Lehenago ordea buruz buruko partidua izango du Jon Zabalak, eskuz Aloña Mendi oñatiko taldeko pilotariaren aurka. Hau hasiko da 18:45ean.

Ordu berean, Ikaztegietan hasiko dira hiru partida Eskuz buruz buru lehen biak, infantilen lehen urtekoan Haritz Esteban, eta bigarren urtekoari dagokionean Iraitz Lizarribar. Hirugarrena binaka izango da eta bertan Iker Zubeldia eta Xabat Artola arituko dira Hernanikoen aurka.

Larunbatean berriz, Altzoko frontoien izango dugu zita. Bigarren urteko alebina den Ander Iturriozek mano mano jokatuko du. Eta ondoren falta ziren paletazko  bi partidak:

 C. Bach eta A.Onsalo // Hernani

eta I. Aramendi eta A. Esnaola // Ataun

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!