Alegiako Elorrin bost partidak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko urriaren 27a

Ostiralean 19:00etatik aurrera jokatuko dira Intxurre taldekoek asteburu honetan etxean dituzten bost partidak. Bostak Alegian.

Jubenil mailakoak izango dira lehen bi partidak. Paletaz binaka neskek emango diote hasiera ostiraleko jaialdiari. Hasteko Intxurreko bi talde elkarren kontra eta ondoren Intxurreko hirugarren talde bat Ataungoaren aurka.

Ondoren buruz buruko txanda iritsiko da. Alebin mailako mutilek lau koadroen barruan neurtuko dituzte indarrak. Lehenengoan Ander Iturrioz Aloña Mendiren aurka,  Jon Zabalak Mendaro taldekoa izango du aurrean eta Joseba Rojasek Bergararra asteburu honetako bosgarren eta azken partidan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!