Ostegunean hasita asteburuko partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko urriaren 20a

Alegian eta ostegunean hasiko da asteburua pelota partiduei dagokionez. Lehenengo mailako jubenilak izango dira paletaz Elorri frontoian. Nesken bi taldeak Intxurrekoak dira, beraz elkarren kontrakoarekin hasiko dute aurtengo ezker hormako Gipuzkoako txapelketa.

Arratsaldeko 19:30etan hasita partida bakarra izango da Alegian ostegunez:

Bach- Ontsalo / Olano Agirre.

 

Ostiralean eta larunbatean ere badaude norgehiagokak. Alegian eta Altzon. Ostiraleko Alegiakoetan, 19:00etatik aurrera lehen urteko infantilak buruz buru jokatuko dituzte bi partida. Andoni Iturriozek Gaztelekukoaren aurka eta Haritz Estebanek Zestoa taldekoa izango du aurkari. Hirugarren partida beste derbya izango da. Intxurreko bi talde elkarren aurka: Jubeniletan bigarren mailan neskak paletaz,

Aramendi-Esnaola / Karrera-Beloki

 

Larunbat arratsaldean, 16:00etan Altzon izango dira partidak. Hiru, eta hirurak buruz burukoak. Bigarren urteko alebinetako bi hasteko: lehenengoan Ander Iturrioz eta bigarrenean Eñaut Otegi. Eta hirugarrena bigarren urteko infantiletakoa. Eta hemen Iraitz Lizarribarrek Azkoitiakoari egin beharko dio aurre.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!