Mutiletan txikienak, alebin eta infantil mailakoak buruz buruko torneoa hasi dute. Eta bere lehenengo partida sei pilotarik jokatuko dute etxean. Jubenil neskek berriz elkarren aurka jokatu beharko dute bere lehen partida Alegian izango da ostiralez, jardunaldiko bigarren partidan. Eta kadete, jubenil eta nagusiek ere binakakoak izango dituzte, hauek dagoeneko aurreko asteetan hasitako lehiaketari jarraipena emanez.