Amezketan, banaka jarraitzen du lehiak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko abuztuaren 12a

Ezin izan zuen Artola-Irazustabarrena bikoteak txapela jantzi Lizarrako finalean. 22-20 galdu zuen. Orain Amezketako txapelketan jarrita dauzkate begiak. Aizpitarte altzotarrak ostiralean jolatzen du, eta Irazustabarrena alegiarrak larunbatean.

 

Ez du etenik udarako pilotarien jardunak eta Lizarrako txapelketa ostean buruz burukoan, Amezketara begira jarrita daude pilotariak.

 

Ezin izan zuten txapela ekarri Lizarratik Artolak eta Irazustabarrenak. Eskura izan zuten garaipena, baina  azkeneko txanpan hauek gehiago hits egin edo besteek gehiago asmatu, txapeldun-ordetzarekin konformatu behar. Gaizki, oso gaizki hasi ziren eta markagailuak kontrako 11 eta 1 markatzen zuen berehala. Tantoak lehiatuak ziren, baina denek beste aldera joaten ziren. Lan dexentearen ondoren, partida atzean kargatuz berdintzea lortu zuten, eta baita aurretik jarri  ere 17-20 irabaziz, baina hortik aurrera kontrarioek, asko asmatuz, joan ziren aurrera eta hogeita bira iritsi.

 

 

 

Orain buruz burukoan ari dira, Amezketan, eta bertan Intxurreko bi pilotari daude jubeniletan lehian, ostiralean, abuztuak 12, Enaitz Aizpitarte altzotarra aterako da Larrunarriko kantxara, Antso naparrari aurre egiteko. Larunbatean berriz Aratz Irazustabarrenaren txanda izango da. Exposito izango du parean, eta hau gainditu beharko du iazko finala errepikatu nahi badu.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!