Intxurreko bi bikote Lizarrako finalerdietan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko uztailaren 29a

Altuna-Aizpitartek igandean irabazi zuten bere partida eta Artola-Irazustabarrena bikoteak asteazkenean. Horrela igandean jokatuko diren bi finalerdietan Intxurreko bi pareja izango dira, eta ez dute elkarren aurka jokatzen.

Igandean goizeko hamaiketan hasiko dira Lizarrako binakako txapelketako finalerdiak, eta bertan Intxurre pelota eskolako lau gaztek jokatuko dute jubenil mailan.

Lehenengo partidan Asier Artola amezketarra arituko da aurrelari moduan eta bere atzelari Aratz Irazustabarrena alegiarra izango da. Iruñea inguruko bikotea izango dute aurrez aurre Gil-Gaskue.

Gorka Altuna alegiarrak  eta Enaitz Aizpitarte altzotarrak osatutakoa bigarrenean arituko da, eta hauek ere bikote naparra izango dute aurkari: Anso-Agirre.

Behin altura honetara iritsita ezin ukatu partida zailak izango direla biak ere. Baina badago aukera bat finala erabat Intxurrekoa izateko. Biak bidean geratzekoa ere bai.

Aratzek Errenterian abiatutako arrakastabideari jarraipena emateko aukera du Lizarran. Beste hirurek ere aukera ederra daukate daukaten taldentua, nadia dena, erakusteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!