Punta puntako jubenil eta afizionatuen partidak daude ostiral honetan Alegiako pilotalekuan. Gaueko hamarretan hasiko dira partiduak, eta lehenengoan jubenilak jokatuko dute. Bi alegiar elkarren kontra. Bata aurreko koadroetan: Gorka Altuna, eta bestea atzelari moduan: Aratz Irazustabarrena. Gorkak Aizpuru asteasuarra izango du laguntzaile atzealdean eta azpeitiako Alberdi Aratzek aurrean. Partida ederra aurreikusten da eta irabazleak zain edukiko dituzte Artola amezketarra eta Gaskue nafarra festetako larunbatean jokatuko den finalean.
Afizionatuetan ere ez dago nolanahiko partidua. Hasteko nobedade, berezitasun batekin: Urretabizkaiak atzelari gisa jokatuko du. Aurreko koadroetan ikusgarri jokatzen ari dela erakusten ari den honetan, beste posizioan probatu nahi izan du ikaztegietarrak. Horretarako lagun ezin hobea izango du Urbieta asteasuarrarengan. Kontrario ordea ez daukate bikote makala. Peru Labaka eta Erasun zizurkildarrak borrokatuko dira finaleko txartelaren bila. Eta irabazleak zain iazko txapeldunak izango dituzte. Aurreko finalerdi zoragarrian Eneko Labaka eta Telletxeak gaina hartu zieten Arrieta eta Gorrotxategiri. Maila oso altuko partida jokatu zuten eta esan bezala, Berrrobitarrak izango dira festetako finalean.