Bi final, eta biak etxera

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko ekainaren 22a

Lehen mailako jubenilen lau t`erdiko finalak jokatzen ziren ostiral honetan eta Intxurreko bi finalistek, biek, irabazi dituzte euren partidak. Beraz, Udaberriko txapelketak eskuratu.

Zegaman zuen finala Aratz Irazustabarrenak Añorgako Oliden pilotarien aurka. Gipuzkoako Udaberri saria zen, eta 22 eta 7  irabazi zuen alegiarrak. Horrela Aratzek iaz ere irabazi zuen txapelketa eskuratu du berriro aurten. Aipatzekoa ere bada denboraldi honetan Federazioak antolatzen dituen buruz-buruko bi txapelketak, frontoi osoan zein lau t`erdian, biak irabazi dituela Irazustabarrenak. Beraz, hiru jarraian.

Bergaran Intxurre taldeko beste alegiar batek zuen finaleko zita. Kasu honetan mendebaleko finala. Eta Julen Oiarbidek erraz atera zuen partida Zumarragako Beloki pilota taldeko Mendizabalen aurka.  22-1 erakusten zuen markagailuak partida bukaeran, eta nahikoa esaten du horrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!