Lau t`erdiko udaberriko txapelketa aritu dira jokatzen lehen mailako jubenilak. Eta bi hilabete ondoren, iritsi da finalen ordua.
Gipuzkoako finala Aratz Irazustabarrenak jokatuko du. Ostiralean izango da Zegaman arratsaldeko zazpietatik aurrera eta Añorga taldeko Oliden izango du aurkari. Iaz ere txapelketa hau irabazitakoa da Aratz (argazkian) eta berriz eskuratzeko aukera izango du.
Maila berean, baina Mendebaldeko finaletan egongo da Intxurreko pilotari bat ere. Bergarako frontoian jokatuko da hau aurrekoaren egun eta ordu berean. Bi pilotari aritu dira txandaka txapelketa hau jokatzen eta oraindik ez dute erabaki nor arituko den finalean. Izan daiteke Julen Oiarbide alegiarra edo Xabi Luzuriaga ikaztegietarra.
Bestalde, ostiralean hamarretatik aurrera ekingo zaie Alegiako Elorri pilotalekuan festetako txapelketaren finalerdietako partidei. Bi izango dira: jubenilena eta afizionatuena binaka.