Etxeko partidak, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko ekainaren 2a

Eskuz lau t`erdiko txapelketan ari dira kadetetik gorako mutilak garai honetan. Etxean jokatzen diren partidetan bost dira buruz burukoak. Altzon eta Alegian ostiralez jokatuko dira.

Hala ere, oraindik infantilak binakako partidetan ari direlarik, Altzoko lehen partida hauena izango da. Aimar Urkiri eta Xabat Artola infantilek Oñatiko Aloña Mendiko bikoteari egingo diete aurre.

Altzoko bigarren partida bai, buruz burukoa izango da; lau t`erdian. Bertan Ander Zubeldiak torneoko final laurdenetako partida izango du Aurrera Saiazekoaren aurka.

Egun berean, ostiralez, Alegian lau jokatuko dira. Lau t`erdikoan hiru jubenil (Uxer Mozo, Iker Arandia eta Julen Oiarbide) eta nagusi mailako bestea. Amaiur Alberdik jokatuko duena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!