Azken fasean lau t`erdikoak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko maiatzaren 25a

Bukatu dute lau t´erdiko ligillako fasea kadete eta jubenilek eta orain hil ala biziko partidak dituzte. Eliminatoriak. Eta horietako bost jokatzen dira etxean.

Kadeteek bi partida dituzte, eta Altzon jokatuko dituzte ostiralean 20:00etatik aurrera. Azkoitia eta Tartaloetxe izango dituzte aurkari.

Ordu erdi bat lehenago, 19:30ean, Ikaztegietan jubenilek jokatuko dute. Jon Luzuriaga eta Asier Artolak izango dute partida bana.

Eta aurkariak hala eskatuta, larunbat goizean, 10:30ean, hirugarren jubenilen partida izango da Alegian, eta hemen Ander Zubeldiak jokatuko du Hernaniko pilotariaren kontra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!