Altzo muinoko frontoian partidak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko maiatzaren 19a

Intxurreko pilotariek etxean jokatu beharreko lau partida izango dira aste honetan, eta laurak Altzoko frontoian jokatuko dira larunbatez.

Larunbat arratsaldean lau t`erdietatik aurrera izango dira. Laurak mutilen partidak. Binakako bi eta buruz buru beste biak.

Jokin Olano altzotarrak eta Egoi Irazustabarrena alegiarrak osatutako alebin bikoteak emango dio hasera,  Tolosakoen aurka.

Altzotarra eta alegiarra izango dira baita ere bikote bigarrengoan.  Orain infantil mailan, Amets Uzkudun eta Unai Altuna  izango dira Eibarkoen aurka

Eta jarraian etorriko diren banakako bi partidak nagusien mailakoak izango dira, aurrena Haritz Zabala eta segidan Egoitz Gorostidi. Biak lau t`erdiko modalidadean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!