Ostiralez partidak hiru pilotalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko maiatzaren 3a

Ikaztegietan, Altzon eta Alegian jokatuko dira aste honetako partidak. Guztiak ostiralez (bederatzi) eta ia denak buruz burukoak.

Bakarra izango da binaka jokatuko dena, infantil mailakoa eta Alegian arratsaldeko 18.30ean hasiko da. bertan Unai Altuna alegiarrak eta Amets Artola altzotarrak bikotea osatu eta Euskal Jolas Debako taldeko bikoteari egingo die aurre.

Segidan, Alegian buruz buruko hiru partida lau t`erdian. Lehenengoan, jubeniletan, Julen Oiarbidek hartuko du parte eta ondorengo bi seniorretan Egoitz Gorostidik eta Haritz Zabalak.

Ordu bete beranduago, zazpi t`erdietan hasiko dira partiduak Ikaztegietan. Hirurak jubenilak, eskuz banaka eta laut`erdian. Intxurretik Uxer Mozo, Aratz Irazustabarrena eta Yerai Arruti ariko dira, Legazpi, beragara eta Euskal Jolaseko pilotarien aurka.

Altzon ere izango dira bi partida ostiralez. kadete mailakoak. Lehenengoan Joanes Olano eta bigarrenean Pello Olano ariko dira.

Azken bi pilotari hauek Altzoko ekipoan parte hartu beharko dute igandean Atano pilotalekuan jokatuko duten Herriartekoan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!