Gartzia-Mujika bikote hernaniarra izango dute aurkari. Asteburuko Intxurreko pilotarien partida andanaren tartean, Naroak eta Ainhoak jokatuko dutena da nabarmendu beharrekoa. Beren ibilbidean, jubenil mailan jokatzen duten lehen finala da hau. Ligaxkan partida bakarra galduta sartu dira finalera, hain zuzen, gandeko aurkarien aurkakoa. Desberdinak dira partida guztiak. Ea Ainhoak atzeko koadroetan agindu eta Naroak erremateko aukerarik izaten duen! Ahalegindu eta, esan ohi den bezala, onenak irabaz dezala!