Hamalau partidu, hamalau.

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko apirilaren 13a

Partida pila bat jokatuko dituzte aste buru honetan Intxurreko pilotariek, eta horietako asko etxean. Zehazki hamalau, beraz ostiralean eta larunbatean eta hiru pilotalekuetan, Alegia, Altzo eta Ikaztegieta, jokatuko dira.

Ostiralean bi pilotalekuetan egongo dira norgehiagokak. Ikaztegietan 18.30ean hasita eta Alegian 19:00etatik aurrera. Lehenengoan paletaz  jubenil mailako nesken hiru partida izango dira, eta ondoren eskuz banaka lau t`erdian jubenilak, baina mutilak partida bat.

Alegiakoan ere ostiralez lau partida daude, baina laurak mutilenak, eskuz eta lau t`erdian. Jubenilak lehenengoan eta nagusienak beste hirurak.

Larunbatean goizean izango dira Ikaztegietan 10:00etatik aurrera. Baita ere mutilak, eskuz eta lau t`erdian. Bi kadeteenak ea beste bi jubenilenak.

Larunbata arratsaldean berriz Altzon jokatuko dira bi partida. Mutilek, binaka alebinek eta infantilek.

 

Hamalau partidu beraz, ez aspertzeko moduko aste burua.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!