Elkarren kontrako partida ugari asteburuan

Ostiralean Alegian eta Ikaztegietan eta larunbat arratsaldez Altzon izangodira aste honetan Intxurre taldekoek etxean jokatu beharreko partidak.

Kadeteak, jubenilak eta nagusiak buruz buruko lau t`erdiko txapelketa hasiko dute jardunaldi honetan mutilei dagokionez, eta partida mordoska jokatu beharko dira. Jubeniletan gainera pilotari dexente direnez lehen partidak elkarren aurka jokatu beharko dituzte.

Honela, hiru izango dira ostiralez Alegian, 19:00etatik aurrera. Jubenilak Intxurrekoak elkarren aurka Irazustabarrena eta Arruti eta bigarrengoan ere biak etxekoak Zubeldia eta Oiarbide. Hirugarren partida berriz nagusien mailakoa izango da, nahiz eta oraindik jubenila den Muruak jokatuko duen Errenteriako EPLE, pilotarien kontra.

Ordu berean eta Ikaztegietan bi norgehiagoka daude. Kadeteak eta jubenilak biak lau t`erdian. Kadeteetan Olano izango da etxeko ordezkari eta Antiguakoa izango du parean eta bigarren partida, jubenilena, beste elkarren artekoa izango da. Intxurreko Artola, Intxurreko Arandaiarekin neurtuko da.

Larunbatean txikiagoen txanda izango da eta Altzon arratsaldez, lauretan, izango dira partidak: Binaka albeinetan bi Intxurreko talde elkarren kontra: Jokin Olano - Egoi irazustabarrena / Haritz Esteban-Andoni Iturrioz, eta infantileetan Aimar Urkiri eta Xabat Artola Oñatiko Aloña Mendi taldekoen aurka.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!