Udaberriko finalaurrekoa Alegian. Bi Intxurreko bikote

Elkarren aurka jokatu beharko dute Udaberri txapelketako finalaurrekoa Intxurreko bi bikotek. Jubenil mailako mutilek izango dira, eta Alegian izango da, ostiralez

Jon Luzuriaga eta Enaitz Aizpitarte bikoteak, Iker Arandia eta Aitor Murua bikotea izango dute aurkari datorren ostiralean Alegiako Elorri pilotalekuan.

Udaberri txapelketa jokatzen aritu dira azken hilabeteotan eta bi bikoteek semifinaletan elkarren aurka jokatzea ekarri du txapelketaren egiturak. Finaleko txartel bakarra dute jokoan eta horrek esan nahi du Intxurreko bat izango dela ziur finalean, baina ere berean biak ere ezingo dutela egon, bikote galtzaileak txapelketaren azkenaurreko pausuan geratu beharko baitu.

Bi atzelari altzotar izango ditu partidak. Aitor Murua eta Enaitz Aizpitarte. Bi lehengusuek elkarren aurka aritu beharko dute nor baino nor. Aitorrek alegiarra izango du laguntzaile aurreko kuadroetan. Iker Arandia, eta Enaitzek berriz ikaztegietarra. Jon Luzuriaga. Biak ezin aurrera pasa, baina egindako txapelketa onaren seinale izango da finalaurrekoetan jokatu ahal izatea.

Aurretik ordea, beste partida bat dago Alegian ostiralean. Arratsaldeko zazpietan hasiko den jaialdian, jubenil neskek izango dute lehenengo norgehiagoka. Gomazko paletan, Intxurreko Naroa Olanok eta Ainhoa Ontsalok, Astigarragako Mundarroko pilotariei gain hartzeko saiakera egingo dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!